Nor zara?
Alzheimerra datorrenean…
– Gure etxeko txikiek, oso harreman berezia izaten dute aiton-amonekin. – Lagunak dira, sekretutxoak dituzte, …
– Hala ere, batzuetan, Alzheimerra, harreman estu eta berezi honetan sartzen da.
– Etxeko txikienei, Alzheimerrak eragiten dituen aldaketak azalaratuko zaizkie, istorio harrigarrien bitartez.
– Gerta daitezkeen aldaketak normaltzaz eta irrifar txikiz onartzea izango da saio honen helburua.
Martin eta Mielen solasaldiak, Izar eta amona Mirentxuren abenturak, eta kontu geihago entzungo ditugu, Miruri esker. – Gainera, kantatu eta dantzatzeko aukera izango dugu.